Digitaletik Bihotzera
Digitaletik Bihotzera
Proiektu honen hazia 2019an erein egin zen. Gogoz, ilusioz eta indarrez beteta, BirziklaON ideia sortu eta forma eman ahal izan genuen, osasun-alarma egoera ezegonkor batek sortutako testuinguru konbultsibo batean. Zerotik hasita, handitzen joango zen proiektuaren lehengo pausuak eman genituen gure ezagutzak, interesak eta indarrak zabalduz geure ikasleen artean, beraiek inplikatuz eta bere egiteko moduari lehentasuna emanez.
Bilbo handi eta txiki honetatik, mundua aldatzeko prest gaudela aldarrikatzea lortu nahi dugu proiektu honi esker. Gure gazteek baliabide digital eta teknologiak erabiliz BirziklaON erantzunkizunaren bozgorailu bilakatu nahi dugu, gure ikasleetatik harago ingurumenaren kontzientzientziazioa zabaltzeko: murriztea, berrerabiltzea eta berziklatzea gure mezuen eta ekintzen ardatz bilakatuko dira.
Proiektua eratuta eta oinarriak landatuta daudelarik, martxan jartzeko eta izpiak zabaltzeko une egokian da orain. Gazte-taupaden indarra gure alde, eskarmentuaren jakinduria gure proposamenetan.
#BirziklaON Gazteek eginda, gasten modura eta gazteentzat



