Bozgailua
Berdintasuna
BirziklaON kolaboratiboa eta partehartzailea senarekin sortutako proiektua da. BirzkilaONetik sortzen diren edukiak eta ekintzak gazte guztietara irekiak egongo dira euskeraz, eta beti berdintasunari eta inklusibitateari adi egongo gara, sexu, arraza, erlijio edo gizarte-egoera arrazoiengatik inolako diskriminazioa egon ez dadin. Eduki nagusiak zabaltzeko lan egingo da, baina beti ere elkarrizketan, lankidetzan, tolerantzian, errespetuan eta egoera ahulenekiko sentsibilitate kontutan harturik.
Elkarrekintza
BirziklaON ikasturte osoan zehar zabaltzeko eta garatzeko aukera izango dugu, proiektuen garapen egokia bermatuz eta lan-esparru desberdinetara iritsiz. Elkarlanean helburu bakar batekin, sinergiak bultzatuz eta zeharkako ezagutzak nahastuz.
Jasangarritasuna
Ekimen honek hiru eremu jorratu nahi ditu, kontsumo arduratsua, hondakinak murriztea eta honakinak egokiro sailkatzeko irizpideak argitzea. Eremu bakoitzaren barruan, xede bana proposatzen dugu.
Kontsumo arduratsua
Gauza jakina da gizabanakoek beraien burua justifikatzeko modu bat besteei erantzukizunez ez jokatzea dela, askotan. Hortik honelako portaerak datoz: zertarako bota hondakina edukiontzi egokian, kamoiak datoz eta dena batzen dute eta; edo, dena bilgarrietan dator, enpresen errua da, ez kontsumitzaileena. Beraz, helburu horrekin lortu nahi dena da ikusaraztea gizartean nork bere erantzukizuna duela eta, nork bereari eutsiz gero, aukera dagoela pausu eraginkorrak emateko.
Hondakinak murriztea
Askotan jasangarritasuna hondakinak edukiontzi egokian botatzearekin lotzen da; ez da, ordea, zabaldu hondakin gutxiago sortzeko sena, nahiz eta kanpaina asko eta asko egin den. Kanpainak, baina, bisualak izan ohi dira, ez dituzte ukimena edo usaimena bezalako zentzumenak landu.
Hondakinak sailkatzea
Hiritarren portaeran intziditzeko asmoa du ekimen honek, baina hiritarra partaide aktibo eginez; izan ere, orain arteko kanpainetan hiritarra informazio jasotzaile pasiboa izan da, euskarri fisiko bat hartu informazioa zekarrena eta hondakina nora bota esaten ziona. Esan bezala, hiritarrak esperimentazioaren bitartez sentzibilizatu nahi dira, modu ludiko batez.